
Asier Olaizola Apezetxea, pilota munduan Olaizola I.a izenaz ezaguna, (Goizueta, Nafarroa, 1975eko maiatzaren 5a) esku huskako pilotaria da, aurrelaria hain zuzen ere, Asegarce enpresakoa. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 m luze da eta 87 kg pisatzen du. Estreinako partida 1996ko apirilaren 13an jokatu zuen, Elizondoko Baztan pilotalekuan.
1999an eta 2001ean binakako txapelduna izan zen, eta 2002an txapeldunordea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario