Lazkao Txiki, benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena (Lazkao, 1926ko irailaren 15a - Donostia, 1993ko apirilaren 3a) Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen.
1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen, Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten.
Umea zela Espainiako Gerra Zibila ezagutu zuen. Soldaduzka egitera Afrikara joan behar izan zuen bi urterako. Arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario